Eva Ahnert-Rohlfs

Eva Ahnert-Rohlfs
Bizitza
JaiotzaCoburg1912ko abuztuaren 11
Herrialdea Alemania
HeriotzaSonneberg1954ko martxoaren 9a (41 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Paul Oswald Ahnert (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Göttingengo Unibertsitatea
Jenako Unibertsitatea
Würzburgeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)Jenako Unibertsitatea

Eva Ahnert-Rohlfs (Coburg, 1912ko abuztuaren 11 - Sonneberg, 1954ko martxoaren 9a) astronomo alemaniar bat izan zen. Behaketa garrantzitsuak egin zituen izar aldagarriei buruz.

Eva Rohlfs izenarekin jaio zen Alemaniako Saxonia-Coburgo-Gotha dukerriko hiriburua zen Coburg hirian. Würzburgeko Unibertsitatean, Municheko Unibertsitatean eta Kieleko Unibertsitatean ikasi zuen 1931 eta 1933 bitartean. Familia bizitza egiteko bederatzi urtez erretiratuta eman ondoren, ikasketak berrartu zituen 1942an, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu arte Göttingeneko Unibertsitatean jarraitu zuen. 1945etik oso estuki lan egin zuen Cuno Hoffmeister irakaslearekin astronomo laguntzaile bezala Sonnebergeko behatokian. 1951n astrofisika doktoretza jaso zuen Jenako Unibertsitatean.

Sonnebergeko behatokian Paul Oswald Ahnert ezagutu zuen, honekin ezkonduz 1952an. Ezkontza honek bi urte baino ez zuen iraun, Eva 1954an hil baitzen, 41 urte baino ez zituela.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy